INSOMNIO
Gau ilunenean idatzita...
Hutsa dago,
non begiratu ez dakidalarik.
Azkena edo lehena, nahasirik.
​
Pues fue la misma sensación,
una habitación que no me pertenece,
un nudo que ni se rinde ni perece.
Ezjakintasuna da,
beldurra da,
itxaropenari?
ala
itxaroteari?
Más que nunca se embriaga de sentido
el significado
de lo agrio
con el dulce.
Geltoki berberak,
helmuga lausoa.
Azkena edo lehena nahasirik.
Ya un hilo de esperanza logra sostenerse
de la insignificante memoria.
Baina denborak galduarazten dio indarra.
Iluntasuna poxpolo xumeenarekin argitzea dirudi.
Es limitada,
el fuego arrasa y pone fin
al Ejercicio.
Aquel que mantiene despierto
aquello que no se puede volver a vivir.
Iheskortasunak zenbat denbora irauten du?
Zenbat iheskortasun irauten du denborak?
Azkena edo lehena nahasirik.
Y se apaga la luz,
Yace la calma,
la cama,
el alma.
Termina el insomnio de madrugada.
Agur, gabon y hasta otra
​
Anonimoa.
ENPATIA
Zure soinean jarriko naiz.
Zure begiekin begiratuko dut,
ta zure malkoak xurgatu
zure irria dastatzeko.
Zure beldurrak jantziko dittut,
zure kilimekin apaindu
ta zure usain berberaz perfumatu,
zure hitzak
ta zure bizitza ulertzeko.
Ahaztuko ditut juizio ta prejuizio petralak
kenduko dut begietako lausoa
benetakoa zaren hori deskubritzeko.
Garbiñe Sagastibeltza Lizarraga
Eguzki itzalen kontrasteak
ez dit garbi ikusten uzten
baina zakur zaunken hotsek
nondik ote datozen begiratzera eraman naute.
​
Urrutira urduri
auzoko txakur txuria,
azpiko pasadizo estuan zakur arrotz bat
eta azpiko soroan
auzoko beste txakur marroixka,
hiruak korrika alde batetik bestera.
​
Auzoko txakurrak dira zaunkaka ari direnak,
zakur arrotz eta librea agertu arte
beraien kaiola mugagabea zela uste zutenak.
​
​
Anonimoa.
ETORKIZUNETIK
Udaberria faltako zitzaion.
herrenka egin baitzion ihes.
Pauso makalak emanez
desagertu zen orlegi mosaikoa.
Lore jaioberririk ez.
Hura harrapatzeko adina sinesmen zuenik egon bazen ere,
ez zuen inork lortu.
Ez zuen inork harrapatu.
Udaberria faltako zitzaion,
2020ko urte hari.
​
Arantzazu Lizartza
BERA
Badie urte batzuk bera izautzen dotela. Nik uste beti euki izan dula halako konexio berezi bat. Eta, ez, etzen fletxazo bat izan, zehazki... Fase askotatik pasa behar izan du elkar mattetzen hasi aurretik.
Hasiera baten, ez giñun elkar aguantatzen. Bai... halaxe da. Puntu honta aiatute, zertako esan kontrakoik. Eon die elkar gorrotatu izan dun garaiek e (nahiz eta oan kosta itten zaten ulertzea).
Eun baten, hizketan hasi giñen arte. Gustatu izan zitzien puntu hontan istori politt bat kontatzea, baño gauze da enaizela oroitzen zeatik hasi giñen hizketan. Dakiten bakarra da nere barrenen zerbatte betiko aldatu zela momentu hortan.
Orduk eta orduk pasatzen giñuzen hizketan hasieran. Elkar izautu ahala, ematten zun bik bat giñela. Bizi osoa giñemakila elkarrekin. Eta hola, pixkeka pixkeka, hasi giñen elkar mattetzen.
Ez. Oan eztizuet esanen bik bat itten dunik denen. Oañik badie elkar aguantatzen eztun momentuk e. Batzutan, eunek bihurtzen dienak. Eta beste batzutan eunek pasatzen dittu elkarrei hitzik in gabe.
Oan, berriz, etxen itxite geldittu gan hontan, iñoiz baño denbo gehio pasatzen dot berekin.
Eta, bueno... desberdiñek izan die eun guzik. Baño bada iñoiz aldatu ezten gauze bat.
Gabero, hortzak garbitzea joaten naizenen, parez pare jartzen ga elkarrei beide. Nik, irriparre bat eskeintzen diot. Eta bueltatu itten dit berak.
Ni, Ane.
​